Idiazabalgo Udaleko areto nagusian izango da hitzaldia, 19:00etan.
Antonio Berasategi / Arg.: Aimar Maiz
Hitzaldia
praktikoa izango da. Mapa toponimikoa egiteko, etxeetako eta lekuetako izenak zeintzuk diren nola ikertu eta lortu azalduko du Antonio Berasategi idiazabaldarrak. Ondoren, sortzen diren aukeren artean zein aukeratu eta zergatik jakiteko, hainbat ariketa praktiko proposatuko ditu.
Idiazabalgo Udaletxeko areto nagusian izango da hitzaldia, 19:00etan.
Iaz
Idiazabalgo mapa toponimikoa berritzeaz arduratu zen Berasategi. 2014ko abenduan argitaratu zuen mapa toponimiko berria udalak, eta liburutegian ikusgai dago.