2015/9/22

Luzatu egin dute Zelai Arizti kultur etxeko ikastaroetan izena emateko epea

Zeinu hizkuntza, adimen emozionala familiaren esparruan eta zeramika dira Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeak udazkenerako eskaini dituen ikastaroak. Izena emateko epea gaur ixtekoak ziren arren, irailaren 26ra arte luzatu dute.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Autorik gabeko egunarekin bat egin dute Lazkaon

Udalak eta San Benito Ikastolak elkarlanean antolatu dute. Txirrindu martxa egin dute arratsaldean.

Goierriko Hitza

Txilibutxof gazteen aisi taldean izena eman daiteke

Irailaren 24an egin behar da, Beasaingo Seroretxean, 17:00etatik 19:00etara.

Goierriko Hitza

Urretxuko alkateak barraketako istripuari buruzko prentsaurrekoa eman du

Jon Luqui Urretxuko alkateak atzo barraketan gertatutakoari buruzko prentsaurrekoa eman du. 4 urteko haur bat Igela izeneko barrakatik erori zen eta lizeoko hormaren aurka jo zuen. Umea Donostian dago eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gabiriako Udalak herritar bat kontratatuko du kultur dinamizatzaile posturako

Urriaren 2a baino lehen eman daiteke izena. Lau orduko lanaldia izango da.

Goierriko Hitza

Hieroglifiko lehia, Urola tabernan

Cheers 1980ko hamarkadako telebista saio estatubatuarrean irudikatzen zen Bostongo tabernarekin alderatu dute Jexux Iraeta Poxpolok eta Rafa Villalainek Zumarragako Urola taberna. Batik bat, ...

Goierriko Hitza

Urriaren 3an izango Beasaingo XIV. Boluntario Eguna

Herriko 24 boluntario taldek hartuko dute parte. Alkoholiko Anonimoak taldea omenduko dute.

Loinaz Agirre

Etorkinen festa egingo dute igandean Beasainen

Bategitek antolatu du. 22 herrialdetako 160 kidek osatzen dute elkartea.

Loinaz Agirre

Antonio Berasategik mapa toponimikoen inguruko hitzaldia egingo du arratsaldean

Idiazabalgo Udaleko areto nagusian izango da hitzaldia, 19:00etan.

Maialen Igartua

San Joan egoitzako helduentzako parkea herritar guztien eskura jarriko dute

Bihar arratsaldean ate irekiak egingo dituzte parkea ikusteko, eta Jokin Elkoro soinketa irakasleak azalpenak emango ditu.

Maialen Igartua
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa