Udalak eta San Benito Ikastolak elkarlanean antolatu dute. Txirrindu martxa egin dute arratsaldean.
Nazioarteko autorik gabeko egunarekin bat egin dute Lazkaon / Aimar Maiz.
Gaur, irailak 22, Autorik Gabeko Nazioarteko eguna da eta Lazkaon bat egin dute leloarekin, mugikortasun iraunkorraren kontzientzia lantzeko helburuarekin.Udalaren eta San Benito ikastolaren artean antolatu dute eguna.
Ikastolako haurrek, goizean zehar herriko plaza eta inguruetan dauden autoetan mugikortasun jasangarriaren aldeko aholkuak jasotzen dituzten papertxoak jarriko dituzte.
Arratsaldean herriko plazan, San Benito Ikastolako batxilergoko ikasleek antolatutako jolasak izango dira. 16:30etik aurrera eta ondoren, berriz, herrian zehar txirrindu martxa egin dute.