Urriaren 2a baino lehen eman daiteke izena. Lau orduko lanaldia izango da.
Gabiriako liburutegia. / Arg.: Estitxu Imaz
Gabiriako Udalak herritar bat kontratatuko du, liburutegiko ardura eraman eta kultur dinamizatzaile lanak egingo dituena.
Lau orduko lanaldia izango da, ostiral arratsaldeetan.
Lanpostua lortzeko
hiru baldintza bete behar dira: herrian erroldatuta egotea, euskaraz jakitea eta adinez nagusia izatea.
Interesatuek udaletxean bertan utzi dezakete kurrikuluma, edo helbide honetara bidali:
udala@gabiria.eus. Urriaren 2a da izena emateko azken eguna.