Ordiziako hainbat igerilari saritu dituzte Gipuzkoako Igeriketa Galan
Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatuta, 2014/15 denboraldiari bukaera emateko Igeriketa Gala egin dute asteburuan, Donostian. Bertan, denboraldi honetako liga eta gainontzeko txapelketetan parte hartu duten lurraldeko igerilaririk onenak saritzen dituzte. Ordiziako Igeriketa Taldeko kideak ere bertan izan ziren, eta hainbat sari jasota bueltatu dira etxera.
Banakakoan, Urko Rojo, Jon Unanue eta Eneko Aiertza igerilariek sari bana jaso dute. Taldekakoan berriz, neskak zein mutilak izan dira sarituak. Ordizia Kirol Elkarteko igeriketa taldeak, pasa den denboraldiak “emaitza onak” utzi dituela azaldu dute, eta datorrenari begira ere, “antzeko emaitzak” lortzea espero dutela.