Ormaiztegiko Udalak eta Urmaiz abesbatzak antolatuta, ikuskizun ederra ikusteko aukera izan zen Ormaiztegin: Jesus Guridiren Baserria zartzuela. 110 bat lagunek osatu zuten antzez saioa. Urmaiz abesbatzako kideekin batera, Olaberriko eta Donostiako abe...

Ormaiztegiko Udalak eta Urmaiz abesbatzak antolatuta, ikuskizun ederra ikusteko aukera izan zen Ormaiztegin: Jesus Guridiren
Baserria zartzuela. 110 bat lagunek osatu zuten antzez saioa. Urmaiz abesbatzako kideekin batera, Olaberriko eta Donostiako abeslariek ere hartu zuten parte. Baita txistulariek, dantzariek eta figuranteek ere. Herriak hiribildu titulua erosi zueneko 400. urteurrena eta Urmaiz abesbatzaren 10.a gogoratu nahi izan zituzten.