Bihar arratsaldean ate irekiak egingo dituzte parkea ikusteko, eta Jokin Elkoro soinketa irakasleak azalpenak emango ditu.
San Joan egoitzako parkea.
Duela hilabete batzuk jarri zuten Segurako San Joan egoitzako terrazan adineko pertsonentzako parkea. Hainbat makina daude bertan, egoiliarrek ariketa fisikoa egin ahal izateko. Hemendik aurrera, herriko edozein edadetuk erabili ahal izango du San Joan egoitzako parkea. Horretarako,
ordutegi bat zehaztuko dute.
Bihar, parkea ezagutzeko,
ate irekiak izango dira San Joan egoitzan, 17:00etan. Bertan izango da Jokin Elkoro soinketa irakaslea, azalpenak ematen. Makinek nola funtzionatzen duten eta ariketa fisikoa nola egin behar den azalduko du.