Urretxuko alkateak barraketako istripuari buruzko prentsaurrekoa eman du
Jon Luqui Urretxuko alkateak atzo barraketan gertatutakoari buruzko prentsaurrekoa eman du. 4 urteko haur bat Igela izeneko barrakatik erori zen eta lizeoko hormaren aurka jo zuen. Umea Donostian dago eta
Jon Luqui Urretxuko alkateak atzo barraketan gertatutakoari buruzko prentsaurrekoa eman du. 4 urteko haur bat Igela izeneko barrakatik erori zen eta lizeoko hormaren aurka jo zuen. Umea Donostian dago eta hobera egin du. Barrakak araudia betetzen du, baina 8 urtetik azpikoak heldu batek lagunduta bakarrik igo daitezke.
Alkateak barrakak gaur bertan desmuntatuko dituztela esan du eta atzo gaueko ekitaldiak bertan behera utzi izana defendatu du. Luquik Ertzaintzaren eta udalbatzako kide guztien prestutatsuna azpimarratu ditu eta haurrari eta bere familiari elkartasuna azaldu die.