Iñaki Telleria sukaldaria, Ordiziako plazan.
D’Elikatuz zentroak eta Basque Culinary Centerrek antolatuta, Gastronomia zaleentzako sukaldaritza ikastaroa egingo dute urrian Ordizian. Bertako eta garaiko produktuak oinarri hartuta, ordu eta erdiko bi saio egingo dituzte, bata urriaren 1ean eta bestea 8an. Biak ere, D’Elikatuz zentroan izango dira, 18:00etan.
Basque Culinary Centerreko Aitzol Zugasti eta Iñaki Telleria sukaldariek emango dute ikastaroa, Idoia Noain D’Elikatuz zentroko nutrizionistak lagunduta.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, aurrez eman behar dute izena, 60 euro ordainduta. D’Elikatuzera (943 88 22 90) joan edo delikatuz@ordizia.eus helbidera idatzi behar da.