Beasaingo lau ikastetxeetako umeek parte hartu dute Bizikleta Martxan
Beasaingo ehundik gora umek parte hartu dute udalak bultzatutako bizikleta martxan. Lehen Hezkuntzako herriko lau ikastetxeek (Murumendi, La Salle-San Jose, Alkartasuna lizeoa eta Andramendi ikastola) parte hartu dute ekimenean. 5 eta 6. mailetako dozenaka ikasle atera dira bizikletak eta kaskoak hartuta, herrian barrena egin duten ibilbidean. Ordubete inguruko ibilbidea egin dute, Loinazko San Martin plazatik abiatuta, Kale Nagusitik eta Nafarroa etorbidetik barrena, Zapatari kaleraino joan dira, gero bueltan Oriamenditik eta Nafarroa etorbidetik itzulita, Arana kaleraino joateko. Atzera plazara etorri eta bertan bukatu dute irteera, hamaiketako batekin.