Itsasoarrek hegaluzea poteetan kontserbatzen ikasteko tailerra egingo dute
Gaur eta bihar izango da tailerra, 19:00etatik aurrera, Alegian.
Honelako tailerrak gauzatzea oso da bide aberatsa ezagutza partekatzeko eta ideia eta aukera berriak azalerazteko”, adierazi du elkarteak.
Aurretik beste hainbat tailer egin dituzte, herritarrek herritarrei eskainiak. Xaboia edota ukenduak egiten ikasi dute aurreko tailerretan.
Rosario Mintegiren laguntzaz, 40 kilo hegaluze poteetan sartuko dituzte gaur itsasoarrek. Itsasobherria Elkarteak antolatu du tailerra, hegaluzea kontserbatzen ikasteko. Bi saio egingo dituzte, gaur eta bihar, 19:00etatik aurrera, Alegian.
Hamahiru familiak eman dute izena tailerrean parte hartzeko, eta arraina Ormaiztegiko arrandegitik eramango dute. “