'Itsasoko argia' izeneko pintxoa aurkeztuko dute igandean Itsasoko ostatuan
Aurkezpena 12:30ean izango da.
Manu Hernandezek, Itsasoko ostatuko sukaldariak, Itsasoko argia izeneko pintxoa sortu du, eta igandean aurkeztuko du. 12:30ean izango da aurkezpena, ostatuan.
Pintxoaren izenak Kizkitzako ermitako argiari egiten dio erreferentzia. Hernandezek ez du gehiago aurreratu nahi izan: “Pintxoa nolakoa izango den sorpresa da”. Igandean probatzera hurbiltzeko gonbita egiten die herritarrei zein ingurukoei.