Urretxu-Zumarragako Ikastola Kilometroen aldeko Erronkan izango da
Urriaren 5ean egingo dute Usurbilen aurtengo Kilometroak jaialdia, Gipuzkoako Ikastoen alde, eta ekintzen artean ikastolen arteko Erronka egingo dute. Bertan izango da Urretxu-Zumarragako ikastola ere. Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako
Urriaren 5ean egingo dute Usurbilen aurtengo Kilometroak jaialdia, Gipuzkoako Ikastoen alde, eta ekintzen artean ikastolen arteko Erronka egingo dute. Bertan izango da Urretxu-Zumarragako ikastola ere. Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Ikastoletako DBHko gazteei zuzendutako proba da Erronka, “13-16 urteko gazteak, festa egunetan, parte aktiboa izan dezaten”.
Taldeka arituko dira Ikastola ezberdinetako ikasleak, “abilezia, indarra eta abiadura” uztartzen dituzten probetan. Horrez gain, “buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskatzaletasuna ere frogan jarriko dituzte”.
Urretxu-Zumarragako Ikaslearen ordezkariak honako ikasleak izango dira: Hodei Mendizabal, Ane Pastrian, Eider Kortabarria, Kattalin Ibarzabal, Xabier Pastrian, Iñigo Zufiaur, Andrea Castro, Aritz Arranz, Leire Agirre, Joseba Madina, Saioa Gonzalez eta Iker Arranz.