Beasaingo saskibaloi taldeak talde guztien aurkezpena egin du gaur eguerdian plazan
Senior nesken taldea izan da oholtzara igotzen azkena. Arg. I. Gurrutxaga
Arri BKL Beasaingo saskibaloi taldeak kluba osatzen duten 18 taldeen aurkezpena egingo du gaur eguerdian Beasaingo San Martin plazan. Aurrena desfilea egin dute Igartzatik plazaraino, eta segidan banan-banan egin dute taldeen aurkezpena, saskibaloi eskolakoetatik hasi eta senior mailako mutilen eta nesken taldera arte.
Guztira 250 jokalari inguru izango ditu 2015-16 denboraldian Arri BKLk. Gipu Retabet GBCren maskota lagun izan dute aurkezpen osoan. Bukaeran, taldeko argazkia atera dute.
18 talde horietatik
10 neskenak dira eta 8 mutilenak. Jose Mari Garmendia klubeko ordezkariak adierazi duenez, klubaren helburua jokalariek kirola egitea eta ondo pasatzea da. Senior mutilen erronka mailaz igotzea da, senior mutilen bigarren taldearena “zubi-lana” egitea eta senior neskek “kirol helburu zehatzik ez” dutela adierazi du, baina “talde ona” osatu dutela.