Irizarrek 26 metro eta 75 zentimetroko tiraldiarekin irabazi du txapelketa, eta Eskisabelek 12 metro eta 55 zentimetrokoarekin
2.080 gramoko harria jaurti behar izaten dute probaren parte-hartzaileek. Arg. I. Gurrutxaga
Ormaiztegin San Migel festak ospatzen ari dira bete-betean, eta gaurko eguneko ekitaldi nagusienetako bat Berjaldegi zelaian jokatu den XX. Harrikalari Txapelketa.
2.080 gramoko harri borobila nork urrutiago jaurti da txapelketaren dema. Denera 58 lagunek parte hartu dute, 33 gizonezkok eta 25 emakumezkok.
Gizonezkoetan irabazlea Borja Irizar izan da, 26,75eko jaurtiketa batekin –
bera da errekorraren jabe, 28,95eko jaurtiketa batekin–, eta bigarren Xiker Rokandio sailkatu da (26,35). Emakumezkoetan Amaia Eskisabel izan da garaile, 12,55eko jaurtiketa batekin, eta Susane Arruabarrena izan da bigarrena (9,37). Irabazleek harriaren pisua txuletetan jaso dute sari gisa, eta bigarrenek, berriz, harriaren pisua odolkitan.
Arratsaldean mus txapelketa, futbol 3 txapelketa, haurrentzako jolasak, patata tortilla lehiaketa, ardo kupelarekin irekiera eta herri afaria izango dituzte. Festari Joxe Mendizabalen erromeriarekin emango diote bukaera.