Edukiontzi grisari buruz eztabaidatuko dute bihar Legazpiko osoko bilkuran
Bihar, 19:00etan, osoko bilkura egongo da Legazpin. Besteak beste, Sasietari edukiontzi grisak eskatu edo ez eztabaidatuko dute. EAJ eta PSE-EEren asmoa zerrailadun edukiontzi grisak jartzea da, urte amaieran zabor bilketa sistemari buruzko galdeketa egin bitartean. Edukiontzi hauek errefusa jasotzeko erabiliko dira, zerraila elektronikoa edukiko dute eta astean hirutan erabili ahal izango dira. Osoko bilkuran 2016ko ordenantza fiskalak eta bi mozio ere aztertuko dituzte, besteak beste. Mozio bat Aizkorri-Aratzi buruzkoa izango da eta bestea, EH Bildurena, Juanastegin eta San Juanen mugikortasunarekin lotuta egin diren aldaketei buruzkoa.