Juanastegiko eremu mugatuan ordubetez aparkatu ahal izango da
Legazpiko Udalak Juanastegi hamar aparkaleku enkarguak egiteko egokitu zituen: bertan ordu erdiz bakarrik aparka zitekeen. Bizilagun askok udaletxera jo dute denbora luzatzea eskatzeko eta udalak hamar aparkaleku horietan ordubetez aparkatzea onartu du. Ostegunetik aurrera egonaldia 60 minutukoa izango da. Bertan aparkatu nahi dutenek, makinan tiketa eskuratu behar dute, doan.