Kilian Jornet, aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoian helmugaratzen, pozak airean./Asier Zaldua
Zaldibian gaur ekingo dio aurtengo Mendi Asteari. Gailurrerantz kirol elkartearen mendi sailak XI. astea prestatu du. Bi ikus-entzunezko, mendizaleekin solasaldi bat, eta mendi irteera izango dira, igandera bitartean.
Kilian Jornet mendi korrikalari kataluniarraren
Dejame vivir ikus-entzunezkoa emango dute lehenbizi. Gaur 21:30ean da, kultur etxean.
Bihar, asteazkena, Iñurrategi, Zabaltza eta Vallejo mendigoizaleen
Sokaz loturik filma emango dute (21:30ean, kultur etxean).
Ostiralean, Alex Sukia zaldibiarrak eta Joseba Iztueta gabiriarrak aurtengo abuztuan Boliviako mendietan egin dituzten espedizioak aurkeztuko dituzte. Saio hori Herri Antzokian da, 22:30ean hasita.
Azkenik, igandean, urteroko mendi txangoa egingo dute zaldibiarrek. Baraibartik (Nafarroa) Zaldibiara etorriko dira, Aralar zeharkatuta. Ondoren, bazkaria Joxepane tabernan izango da.