Lasak eta Irribarriak lau eta erdiko pilota txapelketan parte hartuko dute
Urola Kostako Hitzak azaldu duenez, asteburu honetan hasiko da txapelketa, final-hamaseirenetako lau norgehiagokarekin. B multzoan arituko da Irribarria, Olaetxearen aurka; eta D multzoan Lasa, Elezkanoren aurka. Multzo bakoitzeko irabazleek final-zortzirenak jokatuko dituzte datorren astean, urriaren 11n. Asteburuko partida irabaziz gero, Artola izango du aurkari Irribarriak eta Altuna II.a izango da Lasaren aurkaria.
Final zortzirenetako lau irabazleek final laurdenetako ligaxkan parte hartuko dute urriaren 18tik aurrera. Fase horretan sartuko dira txapelketan Urritikoetxea, Martinez de Irujo, Olaizola II.a eta Bengoetxea VI.a. Aurtengo lau eta erdiko txapelketako finala azaroaren 29an izango da.
Zarautzen (Gipuzkoa) aurkeztu dute goizean lau eta erdiko pilota txapelketa. Guztira 16 pilotari lehiatuko dira, Asegarce eta Aspe enpresatik zortzina pelotari. Tartean egongo dira Aritz Lasa urretxuarra eta Iker Irribarria aramarra. Aspeko bi ordezkariak izango dira txapelketan lehiatuko diren bi pilotari goierritar bakarrak.