'Loreak' Oscar sarietara bidean
Gaur goizean Espainiako Zine akademiak hala erabakita, Oscar sarietarako hautagaia izango da Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga ordiziarraren filma, Espainiako akademia ordezkatuz. Ingelesez besteko pelikulen atalean lehiatzeko nominatua izatea da Loreak-entzat datorren pausoa. Carlos Vermuten Magical Girl nahiz Gracia Querejetaren Felices 140 zeuden hautagaien artean.
“Inondik ere” ez zutela aukeraketa hau esperoko aurreratu du Itziar Ituño aktoreak Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketak. Edonola ere, filmaren grabaketa lanetan zebiltzanean “zerbait ona” egiten ari ziren sentsazioa bazutela onartu du Ituñok. “Film mimatua dela ikusten genuen, pentsatua, detaileak zainduak zituena”, esan du.