San Migel eguna ospatzen ari dira Altzagan, Gaintzan eta Lazkaon
Asteburuan egitarauaren gehiena igaro bada ere, gaur gogoratu dute herriko zaindariaren eguna Gaintzan, Lazkaon eta Altzagan. Festa ari dira egiten.
Gaintzan, meza ondoren jubilatuen hamaiketakoa, eta ondoren herri bazkaria izan dute. 35 bat lagun elkartu dira Kale-Txiki jatetxean. Mondeju zuri ospetsua ere festa hauetarako atera dute, lehenbiziko. Igandean dastaketa izan zen. Gaur arratsaldean toka lehiaketa dute, eta egun osoan Izagirre eta Garmendia trikitilari azkoitiar-azpeitiarrak ariko dira.
Altzagan ere antzeko plana dute: meza, bazkaria Artea elkartean.
Lazkaon, egunean zehar haurrentzat puzgarriak egongo dira. Eguerdian, San Migel pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatu dituzte, bost mailatan. Helduetan, Ander Quina-Manex Garmendiak irabazi dute, doi-doi, Azkonobieta-Zalduaren aurka (22-21).
Gauean Drindotsekin dantzaldia eta herri afaria izango dira.
LAZKAON_SAN_MIGEL_EGUNA_20
LAZKAON_SAN_MIGEL_EGUNA_20-2
LAZKAON_SAN_MIGEL_EGUNA_20-1
GAINTZNAN_SAN_MIGEL_EGUNA_
GAINTZAN_SAN_MIGEL_JAIAK_2
GAINTZAN_SAN_MIGEL_JAIAK_2-6
GAINTZAN_SAN_MIGEL_JAIAK_2-5
GAINTZAN_SAN_MIGEL_JAIAK_2-4
GAINTZAN_SAN_MIGEL_JAIAK_2-3
GAINTZAN_SAN_MIGEL_JAIAK_2-2
GAINTZAN_SAN_MIGEL_JAIAK_2-1
ALTZAGAN_SAN_MIGEL_EGUNA_2
ALTZAGAN_SAN_MIGEL_EGUNA_2-1













