Epaiketa hori «demokraziaren kontrako eraso zuzena» dela salatu eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. Larunbatean bazkaria eta manifestazioa egingo dituzte
Askapena erakunde internazionalistaren kontra urriaren 19an hasiko den epaiketa salatzeko, Herriak Libre Eguna antolatu dute Ordizian, larunbat honetarako.Bertan, bazkariaz eta manifestazioaz gain, «Estatu espainiarraren aurkako herri epaiketa» irudikatuko dute, «internazionalismoaren kontrako erasoa» salatu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko. Ordiziakoa, urriaren 12an Iruñean egingo den ekitaldiaren atarikoa izango da.
Urriaren 19an hasiko den epaiketan, 5 lagun daude auzipetuta, Askapeneko kide izateagatik. Horietako bat, Aritz Ganboa, Ordizian izan zen atzo. Epaiketa honekin, «euskal internazionalismoa kolpatu» nahi dutela azaldu zuen; baina baita «herri eta herritar gisa dagozkigun eskubide zibil eta politikoak» ere.
Espainiar estatuak, ordea, «ez du bere helburua lortuko» Ganboaren ustez; hare gehiago, «internazionalismoa prozesu honetatik indartuta» aterako dela uste du. Beraien burua, «ezker abertzaleko militante eta militante internazionalista» bezala definitzen dute, eta Askapenaren lan politikoa «ezinbestekotzat» jotzen dute. Beraien eskubideen defentsan, estatuari desobeditzeko prest daudela azaldu zuen Ganboak. «Estatu espainiarraren izaera inperialista salatuko dugu, gure eskuetan zapatak ditugula».
Larunbata
- 12:00. Dantzari katalanen saioa.
- 14:00. Bazkaria (txartelak aurrez salgai Ordiziako herrikoan).
- 16:00. Mantala No! bakarlaria. Saharar jaima, musika eta erakusketa, arratsaldean zehar.
- 20:00. Manifestazioa eta herri epaiketa.
- Gauean. Mojito festa eta kontzertuak gaztetxean.