Itsasondoko haur eskolan bihar irekiko dute matrikula epea
ITSASONDO // Itsasondoko Urkipe haur eskolan 2015-16rako izena emateko epea bihar irekiko dute. Urriaren lehenetik 9ra egongo da aukera. Haurreskolak partzuergokoa da, eta bi gela ditu: urtebetez azpikoena eta gorakoena. Denera 21 toki ditu.













