Legazpin edukiontzi grisak jarriko dituzte
Gaur arratsaldean osoko bilkura egon da Legazpin eta besteak beste, Sasietari edukiontzi grisak eskatzea onartu dute, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin.
Edukiontzi hauek urte amaieran galdeketa egin bitartean erabiliko dira, errefusa jasotzeko, orain arteko sistemarekin batera. Edukiontzi grisak igande, astearte eta ostegunetan egongo dira erabilgarri, 19:00etatik 22:30era.
EH Bilduk eta Irabazik aurkako botoa eman dute. Sasietako teknikariek errefusa astean behin bakarrik jasotzea gomendatu dutela esan dute eta hala udalak urte amaiera bitartean 4.000 euro aurreztuko lituzkeela. Galdeketa aldaketak baino lehenago egin behar zela ere esan dute.
EAJkoek eta PSE-EEkoek erantzun dute herritarrek galdeketa egin aurretik edukiontzi hauek ezagutzea nahi dutela.