Monozikloz Herrira egitasmoak Ordizia eta Maule lotuko ditu asteburuan
Euskal preso politikoen sakabanaketa salatzeko asmoz 2013an sortu zuten Monozikloz Herrira. Jon Lekuona Leku ordiziarrak, bere jaioterria eta Ordizia lotzen zituen bidea egin zuen, monozikloaren laguntzarekin. Urte berean, beste bi bidaia ere egin zituen, bata Gasteizera eta bestea Bilbora. Azken bi bidaia horietan, Beñat Otegi izan zuen bidelagun.
Sakabanaketaren kontrako protesta Euskal Herriko hiriburu guztietara eramatea da Monozikloz Herrira egitasmoaren helburua. Asteburu honetan, beste urrats bat emango dute bide horretan. Maulera, Zuberoako hiriburura joango dira, 145 kilometroko ibilbidea (orain arteko luzeena) eginez.
Jon Lekuona eta Beñat Otegi, larunbat goizaldeko 03:00etan abiatuko dira Ordiziatik, eta Maulera igandean iristea espero dute. Twitter sare sozialean duten kontuan (@monozikloz) eta #MonoziklozHerrira hashtag-aren bidez egingo dute bidaiaren jarraipena.