
Urretxu eta Legazpi lotzen dituen bidegorrian artapen lanak egin behar dituzte bihar eta etzi. Hori dela eta, moztu egingo dute aipatutako bi egunetan. Langileek 08:00etatik 17:30era lan egingo dute bidegorrian. Urretxu eta Legazpi lotzen dituen bidegorriak 3.127 metroko luzera du eta egunero bizilagun askok erabiltzen dute lanera joateko edo paseatzeko.