102 kirolarik parte hartu dute Arriarango duatloian. Intxaurpe eta Trigoi elkarteek antolatu dute; ibilbidea aldatu dute aurten
Bizikletak prest
6,5 kilometro korrika, soilgune batera iritsi Intxaurpe elkartearen atzean eta bizikleta guztiak prest, bizikleta hartu eta 7,5 kilometroko bi itzuli egin dituzte, txirrinduak utzi eta 2,17 kilometroko ibilbidea bete dute amaitzeko. Neurrietan horren luzea ematen ez duen probak gogorretik badu, aurten ibilbideak aldatu dituzte eta amaieran jaso nahi izan dituzte parte hartzaileen iritziak. 102 kirolarik parte hartu dute aurtengoan eta Arriarango bihotza jendez bete da arratsaldean. Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren barruko bosgarren proba izan da Arriarangoa.
Sailkapena:
Gizonezkoak:
- Julen Larruzea: 01:19:26.
- Endika Gartzia: 01:19:36
- Alexander Ordeñaga: 01:23:16
- Eneko Gurrutxaga: 01:24:15
Emakumezkoak:
- Miren Otzerinjauregi: 01:48:51.
- Meritxel Henales: 01:51:59
- Arantza Artetxe: 02:14:08
- Eva Baños: 02:17:22