Florian Rabensteiner italiarra izan da monoziklista onena gaurko Beasaingo proban. Munduko Txapelduna da Rabensteiner eta titulua ondo merezitakoa dela erakutsi du Sagastiguti parketik Bideluze plazaraino egindako hiru jaitsieretan. Bigarren Jakub Rulf txekiarra izan da, 2012an Munduko Txapeldun izandakoa eta hirugarrena Stevie Rabesnteiner italiarra bera ere.
Hamasei lagunek parte hartu dute, puntakoak guztiak, hala neskak nola mutilak. Munduko txapeldunek –Vera Hofer (Italia), Florian Rabensteiner (Italia) eta Rakub Rulf (Txekia)- parte hartu dute, hiru euskaldun ere izan dira lehian –Andoni Medina (Arrasate), JotaPe (Iruiñea) eta Ekhi Congil (Etxarri)–, bestelakoan Austria, Italia, Katalunia zein Madriletik iritsi dira monoziklistak. Monozikloan jaitsi eta furgonetan igo dira kirolariak hiru aldiz ibilbide berbera errepikatzeko. Gurpil Festaren barruan Orekan Bizi Naiz eta Jazpana Fest-ek antolatu dute.
Florian Rabensteiner italiarra probako irabazlea
Puntako monoziklistak: Rulf 2012ko Munduko Txapelduna ezkerrean
Jakub Rulf txekiarra, 2012ko Munduko Txapelduna
Gerald Rosenkrautz austriarra
Ben Soja austriarra
Monoziklista euskaldunak
Helmugan
Ibilbidearen amaieran
Vera Hofer italiarra, Munduko Txapelduna
Andoni Medina arrasatearra Sagastiguti parkean behera
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.