Iban Urdangarin Elgoibarko kanporaketan ariko da, gaur
GoiBerri aldizkariari, hala ere, ahal duena egitera joango da. «Neurria emateko moduan jartzen saiatzen gara. Baina ez da erraza».
Lau kantatuta, bost kantatzeko
Dagoeneko lau bertsolari goierritarrek parte hartu dute final zortzirenetako saioetan, eta momentuz, Nerea Elustondo legazpiarra da hurrengo fasera pasatzeko aukera duen bakarra. Iban Urdangarin beste horrenbeste egiten saiatuko da gaur. Datorren astean jokatuko diren beste bi saioetan, berriz, eskualdeko beste hiru bertsolarik kantatuko dute. Aratz Igartzabal gabiriarra Arrasaten ariko da, urriaren 10ean. Biharamunean berriz, Andoaingo saioan parte hartuko dute Gemma Urteaga beasaindarrak eta Antton Fernandez urretxuarrak. Iñaki Apalategik, final laurdenetan ekingo dio txapelketari; Ormaiztegiko saioan izango da, azaroaren 1ean.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenen laugarren kanporaketak jokatuko dute gaur, Elgoibarren. Sei bertsolari ariko dira, eta horien artean da Iban Urdangarin ataundarra. Saioa 17:30ean hasiko da, Elgoibarko herri antzokian. Urdangarinekin batera, Manu Goioaga, Unai Muñoa, Oihana Iguraran, Iñigo Gorostarzu eta Manex Mujika igoko dira oholtzara.
Ataundarra ez da txapelketen zalea, nahiago ditu bazkal ondodoko eta lagunarteko saioak. Txapelketan «berotzea kostatu» egiten zaiola azaldu zion