Ehiztarientzat denetariko materiala jarri dute postuetan; erakustaldiak eta hitzaldiak ere hartuko ditu egunak
Zegamak lehen aldiz hartu du Ehiza eta Natura Azoka. 10:00etan ireki dituzte ehitarientzat orotariko materiala –eskopetak, gurdiak, labanak, zorroak…– saltzeko postuak. Egunak erakustaldiak eta hitzaldiak hartu ditu, hala nola, goizen galeper erakustaldia egin dute zakurrekin eta Antonio Beak ehiza jasangarriari buruzko hitzaldia egin du. Arratsaldean ere izan da zer entzun eta zer ikusi. Izan ere, basurde arrastoaren erakustaldia egin dute zakurrekin eta, jarraian, Iñaki Barbe albaitariak hitzaldia eskaini du zakurrei buruz.
Azokako postu bat