Seguran hasiko du denboraldi berria 'Herri txiki, infernu handi' saioak
Bihar emango dute ETB-1ean denboraldiko lehenenego saioa
Igandean, 21:45ean, ETB-1ean da zita. Segurari buruzko atalarekin abiatuko du denboraldi berria ‘Herri txiki, infernu handi’ telebista saioak. Aurreko denboraldian bezala, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatuko dute Euskal Herriko herri txikietatik egingo duten bira.
Segurarrak protagonista direla, herri honetako ohiturak eta bizimodua erakutsiko dituzte Pagadik eta Gurrutxagak biharko saioan: Aste Santuko prozesioa, barraskilo granja, Segura irratia, korneta-jolea…
Irailaren 14an eta 24an grabatu zituzten biharko saiorako irudiak Seguran.