Udako argazki lehiaketak baditu irabazleak
Fotoetxeren eta Goierriko Hitzaren Udako Argazki Lehiaketa ere. Harpideentzat antolatutako lehiaketan, guztira 56 argazki jaso dira. Julen Auzmendi legazpiarraren argazkia da Fotoetxek aukeratu duenetako bat. Metakrilatoan 100×100 tamainan argazki bat inprimitzea izango du sari.
Ana Esnaolaren (Lazkao) argazkia da Fotoetxe argazki dendakoek hautatu duten bestea, Galiziako ilunabarra era berezian jasotzen duena. Argazki bat oihalean inprimitzeko aukera izango du, 100×100 tamainan baita ere. Goierriko Hitzaren hirugarren saria Lurdes Intxaustirentzat (Idiazabal) izango da. Egonaldi bat irabazi du Erratzuko Kastonea nekazal etxean, Artzaienean otordua eta argazkia Goierrko Hitzaren 2016ko egutegian argitaratuko da.
Web atariko irakurleek emandako botoen arabera, azkenik, honako hauek dira sei saridunak: Begoña Lizarralde, Eguzkiñe Plazaola, Iñigo Igartzabal, Ana Esnaola, Arkaitz Iztueta eta Irati Valdivielso. Fotoetxeren eskutik, argazki bana handitzea izango dute opari.
Uda amaitzearekin batera, bukatu da