Erabakitzeko eskubidearen bueltan hitzordu garrantzitsua gaur, Beasainen
Gure Esku Dago egitasmoak eta Agirre Lehendakaria Center fundazioak antolatuta, Erabakitzeko eskubidea, kultura eta berrikuntza mahai-ingurua egingo dute gaur iluntzean, Beasainen. Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Jose Manuel Castells zuzenbide arloko katedraduna, Angel Oiarbide GEDko bozeramailea eta Ixabel Olano Beasaingo Ikastolaren sortzaile eta andereñoa ariko dira solasean. Gure Esku Dago egitasmoak abiatuta Eskura prozesuan mugarri izatea nahi dute gaurko ekitaldia.
Usurbe antzokian iznago da mahai-ingurua, arratsaldeko 19:00etan. Hizlari bakoitzak 19 minutuko hitzartzea egingo du; gazteleraz nahiz euskaraz. Goierritar guztiei gonbidapena luzatu diete Gure Esku Dagotik bertara daitezen.