Udako argazki lehiaketako hiru irabazle nagusiek jaso dituzte euren sariak Fotoetxeren eta 'Goierriko Hitza'-ren eskutik. Argazkien originaltasuna adierazgarria izan daArgazkiak aukeratu ondoren, atzo bertan jaso zituzten sariak GOIERRIKO HITZA-ren eta...
Intxausti, Auzmendi, Telleria eta Esnaola sari banaketan / E.L
Udako argazki lehiaketako hiru irabazle nagusiek jaso dituzte euren sariak Fotoetxeren eta ‘Goierriko Hitza’-ren eskutik. Argazkien originaltasuna adierazgarria izan da
Argazkiak aukeratu ondoren, atzo bertan jaso zituzten sariak GOIERRIKO HITZA-ren eta Fotoetxeren argazki lehiaketako irabazleek. Hamargarrenez egin da aurten argazki lehiaketa, uztailetik irailera. Aurtengoan ere harrera polita izan du harpideen artean eta 56 argazki aurkeztu dira, era guztietakoak.
Julen Auzmendik (Legazpi) eta Ana Esnaolak (Lazkao) Fotoetxeren sariak jaso zituzten. Lurdes Intxaustik, bestalde, GOIERRIKO HITZA-ren saria jaso du. Horiez gain, atzoko zenbakian argitaratu bezala, beste sei parte hartzaileek ere izango dute saria. Hain justu ere, GOIERRIKO HITZAren interneteko erabiltzaileek aukeratu dituzten sei argazkien jabeak izan dira aukeratuak.
Argazkia egiterakoan erabilitako teknikaz haratago, lanek izandako originaltasuna ere aintzat hartu dute Fotoetxekoek epaimahai lanetan aritu direnean. Julen Auzmendiren ‘Zuria eta gorria berdetan’ argazkian, esaterako, itzalekin egindako jolasa nabarmendu du Jose Mari Telleriak. Ana Esnaolaren ‘Galiziar ilunabarra’-ren kasuan ere, perfil originala bilatu du argazkilariaren ustez.