Txilibutxof aisi taldeak 30. urteurreneko festa egingo du larunbatean
Herri bazkarirako txartelak erosteko epea gaur bukatzen da.
- 11:30ean, mezarekin hasiko dituzte ekitaldiak. Hildako taldekideak gogoratuko dituzte bertan.
- 12:30ean, gaur egun Txilibutxof taldean dabiltzan gaztetxoek txupinazoa botako dute udaletxeko balkoitik.
- Ondoren, erraldoiekin, buruhandiekin eta trikitilariekin herriguneko kaleak alaituko dituzte.
- 14:00etan, herri bazkaria egingo dute Loinazko San Martin plazaren azpian. Gaur izango da txartelak erosteko azkeneko eguna. Plazape eta Kuluxka tabernetan eta Jazztel dendan eros daitezke. 16 urtera artekoek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 15 euro.
- 17:00etan, dantzaldia egingo dute trikitilariekin, Kale Nagusian, plazaren parean.