Zaldibia festan dabil
Jaiak 110 kilo mondeju janez hasi ondoren, atzo ospatu zuten Santa Fe zaldibiarrek. Joxepane ostatukoek bota dute txupina. Goiztiri txaranga kalera irten da berriz, kide ohiak omentzeko
Txupinazoa Joxepane ostatuko ordezkariek bota zuten, udaletxeko balkoitik. Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz, ixteko epaia emana dauka, eta gobernuak errekisatuko du. Joxepane libre oihukatuz jaurti zuten suziria airera. Ekitaldi berean, Hadyla neskato zaldibiarrak jatorri aniztasunaren alde herrian dagoen jarrera zoriondu zuen.
Hego ukituko 27 gradurekin eta gau giro bikainarekin hasi ziren festak. Atzo, zaindariaren eguna, freskoagotik eta umeletik joan zen. Egunean zehar, jende batzerik gabe, bertsolariak, trikitilariak eta dantzariak izan ziren.
Goiztiri Zaldibia alaituz
Eguneko bitxitasuna, atzo, Zaldibiako Goiztiri txarangaren berragerpena izan zen. Xabi Erauskin eta Hodei Galarraga zirenak omendu zituzten. Hogei-bat lagun elkartu ziren, urtetan jo gabekoak asko.












