3.000 oihal poltsa 12 egunetan
Urretxuko eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatutako ingurugiroarekin hobetzeko kanpainan 3.000 oihalezko poltsa banatu dituzte 12 egunetan, «espero baino askoz azkarrago», esan du Aitor Mendia merkataritza teknikariak. Plastikozko poltsen erabilera
Urretxuko eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatutako ingurugiroarekin hobetzeko kanpainan 3.000 oihalezko poltsa banatu dituzte 12 egunetan, «espero baino askoz azkarrago», esan du Aitor Mendia merkataritza teknikariak.
Plastikozko poltsen erabilera ekiditeko egindako kanpainan, bezeroek 30 eurotik gorako erosketa txartelak Bi-Tarteango egoitzara eraman behar zituzten, hala denda bakar batean egindakoak nola denda gehiagotan egindakoen batuketaren ordainagiriak. Txartelak erakusteaz batera oihalezko poltsak banatu dituzte bezeroen artean. Mendiak kanpainaren arrakastari azpimarra egin dio, «poltsak kalean ikusten dira jada eta, hain zuzen, hori da jendeak erabiltzen dituenaren seinale onena».
Finean, Urretxuko eta Zumarragako dendariek plastikozko harik eta poltsa gutxien banatzeko konpromisoa hartu dute eta Mendiaren esanetan, «erosleak ere gero eta sentsibilizatuago daude eta poltsak berrerabiltzen dituzte». Kanpaina iraila bitartean burutu dute eta kanpaina zabalago baten baitako urratsa izan da.