Toloño mendian izan dira Zegamako Amezti Mendi Elkarteko kideak
Igandean egin zuten irteera Arabar Errioxako mendira.
Urriko irteera Arabar Errioxako Toloño (1271m) mendira egin zuten zegamarrek, igandean. Peñacerrada gainetik euri tanta batzuk zirela hasi zuten eguna, baina pixkanaka atertzen joan zen, eta azkenerako ez zuten eguraldiaren kexarik izan. Toloño azpiko antzinako ermitan indarrak berreskuratu, eta mendiaren beste aldetik iritsi ziren berriro abiapuntura. Labastidan bazkaldu zuten gero, eta herrian turismo pixkat bat eginda, Zegamara itzuli ziren Amezti Mendi Elkarteko kideak.