Afganistango emakumeei buruzko argazki erakusketa Legazpin
Ostiralean, 17:30ean, Afganistango emakumeei buruzko argazki erakusketa irekiko dute Legazpiko kultur etxean. Argazkiak Gervasio Sanchez eta Monica Bernabe argazkilari ospetsuenak dira. Erakusketa hilaren 30a bitartean egongo da Legazpin. Bertako erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera irekitzen dute: 17:30etik 20:30era.