Bihar, 21:30ean izango da saioa Beasaingo Usurbe Antzokian.
Asmubek eta Goienizek elkarlanean antolatu dute.
Goieniz zine klubaren ziklo berriaren bigarren filma, Asmube emakume taldearekin elkarlanean antolatutakoa da. Una segunda madre filma aukeratu dute Asmuberen 25. urteurrena ospatzeko. Bihar izango da saioa, 21:30ean, Usurbe Antzokian. Filma hasi aurretik, Asmubeko irakurle taldeko bi kidek Asmuberen 25 urteko historiaren laburpena egingo dute.
Film brasildarra da Una segunda madre; Anna Muylaertek zuzendua eta idatzia. Generoari dagokionean, komedia dramatikoa da. Regina Casé, Michel Joelsas, Camila Márdila, Kerine Teles, Lourenço Mutarelli eta Helena Albergaria dira aktore nagusiak. Valek bere lana oso serio hartzen du. Sao Paoloko senar-emazte dirudunaren etxean bizi da gau eta egun, eta beraien seme nerabea zaintzen du; txiki-txikitatik zaindu izan du. Etxe horretako ordenak hautsezina dirudi, Valen Jessica alaba azkarra eta anbiziotsua etorri arte. Gaztearen etorrerak etxeko boterearen balantza arriskuan jarriko du. Etxean sortu den egoera berri horretan, Valen leialtasuna auzitan jarriko da, eta galtzeko prest dagoena baloratzera behartuta egongo da Val.