Bizikidetza eta harremanak izango dira Zeraingo Kultur Astearen ardatz nagusiak
Bihartik hilaren 25era bitartean izango da. Beste herri batzuen herri kandidaturen esperientziak ezagutzeko hiru hitzaldi egingo dira. Etzi herri bazkaria dute, eta azken eguna jubilatuena daUrteroko legez, Zerain kultur astean murgilduko da urriko big...
Bihartik hilaren 25era bitartean izango da. Beste herri batzuen herri kandidaturen esperientziak ezagutzeko hiru hitzaldi egingo dira. Etzi herri bazkaria dute, eta azken eguna jubilatuena da
Urteroko legez, Zerain kultur astean murgilduko da urriko bigarren hamabostaldian. Bihartik hilaren 25era bitartean hainbat ekintza izango dira: haurrekin txangoa, herri bazkaria, ikusentzunezko bat, haurrentzako marrazki rallya, VI. Patata tortilla lehiaketa eta azken egunean jubilatuen txanda izango da. Meza izango dute lehenik, eta segidan bazkaria Ostatuan, Patxi Etxeberria eta Angel Larrañaga bertsolariek girotuta. Astean zeharreko hitzaldiena da berritasun nabarmenena, iragarritako hirurak beste herri batzuetako herri kandidaturen esperientziak ezagutzeko baliatuko baitituzte.Bizikidetza eta herritarren arteko harremanak lantzeari garrantzia eman nahi diote aurtengoan, Arantxa Ruiz de Larrinaga alkateak adierazi duenez. «Hauteskunde urtea izan da aurtengoa, eta ziklo txiki bat antolatu nahi izan dugu herri kandidaturen gaiaren inguruan, garrantzitsua iruditzen zaigulako beste herri batzuetako esperientziak ezagutzea». Zeraingo herri kandidaturak hautagaitza erretiratu zuen maiatzeko hauteskundeetan, beste hautagaitza bat ere aurkeztu zelako Zeraingo alkatetatzara EH Bildu.













