Jubilatuek beren eguna ospatuko dute igandean Ezkio-Itsason
Izena emateko epea ostegunean amaitzen da
Ezkio-Itsasoko jubilatuek beren eguna ospatuko dute datorren igandean, hilak 25. Meza izango dute lehenik, 11:00etan, Itsasoko San Bartolome elizan, eta bazkaria gero, herriko ostatuan. Meza ondoren dantzarien ekitaldia ere izango da.
Jubilatuen egun honetako bazkarira joan nahi dutenek, udaletxean eman behar dute izena, eta horretarako osteguna, hilak 22, da azken eguna. Aurten ez da autobus zerbitzurik izango Itsasora joateko, baina norbaitek garraioa behar izanez gero, izena ematerakoan eskatu beharko du. Bazkariaren prezioa 18 eurokoa da 65 urtetik gorakoentzat, eta gainerakoentzat, 36 eurokoa. Hauek ere udaletxean eman behar dute izena eta txartela erosi.