Lazkaoko kiroldegian hasi dira aldagela berriak eraikitzen
Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko eremu berrian aldagelak eraitzeko lanak hasi ditu Lazkaoko Udalak. Giharre lanketarako gela eta erabilera askotarako aretoaren alboan egingo dituzte, kiroldegiko bigarren solairuan.
Urriaren hasieratik ari dira egokitze lanak, eta urtea bukatzerako amaituta izatea aurreikusi dute.
Kiroldegiko aldagela
Bi aldagela aterako dituzte. Aldatzeko lekua, dutxak eta komunak edukiko ditu bakoitzak. Kanpoan, korridorean, poltsak eta arropa gordetzeko armairuak jarriko dituzte, gune komunean.
Orain arte, beheko solairuko aldagelak zeuzkan kiroldegian, ezker hegalean, barruko igerilekuaren alboan. Horiek martxan mantenduko dituzte. Berriekin, igerilekuko erabiltzaile ez direnei ere zerbitzua zabaldu nahi zaie.