Legazpiko lau dendek erakusleiho hutsak erabiliko dituzte
Legazpiko Udalak eta Ilinti merkatari elkarteak Dendak Aktibatu egitasmoa jarri zuen iaz. Horren baitan, herriko dendariek hutsik dauden erakusleihoak erabiltzeko aukera dute. Helburua herriko merkataritza-guneak indartzea, lokal hutsak erabiltzea, lokal hauei balioa gehitzea eta jarduera etenak eragoztea da. Ilintik hutsik dauden erakusleihoak interesdunen artean zozketatzen ditu eta hauek dira ondorengo hilabeteetan lokal hutsak erabiliko dituztenak: Coro Paternain (Nafarroa kalea 10, lehen Zuk Eskuz), Nahigo (Kale Nagusia 9, lehen Compro Oro), Zuzen (Laubide 31, lehen okindegia) eta Idoia Oinetakoak (Santikutz 8, lehen Urkiola).