![Legazpiko_panoramika](http://goierri.hitza.eus/site/files/2015/10/Legazpiko_panoramika.jpg)
Ostegunean Legazpiko Agenda 21en bilera egingo dute. Herriko zarata mapa aurkeztuko dute eta, ondoren, gai horri buruz hitz egingo dute: Legazpi herri zaratatsua den ala ez, puntu beltzak, zarataren eragina aritzen lagundu dezaketen neurriak… Bilera udaletxean egingo dute, 18:30etik 20:00etara, eta nahi duten guztiek parte har dezakete. Bestalde, aurki zarata maparen erakusketa publikoa egingo dute herritarrek beraien ekarpenak egin ditzaketen.