Asmuberen 25. urteurreneko festa asteburuan izango da Beasainen
Herri bazkaria egingo dute igandean. Aurrez izena eman behar da.
Beasaingo Emakumeen Elkartea, Asmube, 25. urteurrena ospatzen ari da eta asteburuan egingo ditu ekitaldi nagusiak. Larunbatean, Asmubeko kideek egiten dituzten tailerrak Gernika Pasealekuko pilotalekura eramango dituzte, 10:00etatik aurrera. Igandean, herri bazkaria egingo dute plaza azpian. Izena eman behar da bazkarirako Asmuben (943 02 73 91) 17:00etatik 19:00etara.