Bilbon egingo den Alternatiben Herrira joateko autobusa dago Goierritik
Euskal Herriko Karta Sozialaren asanbladak bultzatuta larunbatean Bilbon egingo duten Alternatiben Herria egitasmora joateko autobusa antolatu dute Goierriko eragile sozial ezberdinek. «Euskal Herrian eremu sozial, ekonomiko eta kulturalean, egunez egun, alternatibak eraikitzen» ari direnak elkartu nahi ditu asanbladak Bilbon, «balio justuagoetan oinarritutako gizartea eraiki daitekeela» esateko.
Autobusa 09:30ean aterako da Beasaingo Bernedo Eneako aparkalekutik, eta Goierriko eragile sozial ugarik, norbanakoek eta sindikatuek bertara joateko deia egin dute. Bilbo sei gunetan banatuta egongo da larunbatean, eta gune bakoitzean gai konkretu bat landuko dute ekintza ezberdinen bidez.