Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetzazko aurrekontuei buruzko bilera deitu du biharko
Goiekin Ordizian duen bulegoan izango da batzarra, 18:30ean
Goierriko herritarrek lehenetsitako 20 proiektuak Aldundiko teknikarien esku geratu ziren ekainean.
Prozesuak bermerik ez
Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernu berriak, aldiz, partaidetza prozesu horren metodologian «hobekuntzak egitea» erabaki du proiektuaren orain arteko bilakaera aztertu ondoren. Biharko bileran emango da aldaketa horien nondik norakoen berri.
Astelehenean prentsaren aurrera atera zen Imanol Lasa diputatua prozesu honi buruz foru gobernu berriak duen iritzia plazaratzeko. Haren esanetan, Foru Aldundi berriak «ez du bermerik ikusten» partaidetzazko aurrekontuen proiektuan, baina hala eta guztiz ere, aintzat hartuko ditu aurkeztutako proposamenak. Teknikoki, ekonomiko eta politikoki proiektuak «gabeziak» dituela iritzi dio Lasak, baina «alor positiboak» berreskuratzeko asmoa adierazi du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurtengo udaberrian abiatutako Partaidetzazko Aurrekontuen inguruan hartu dituen erabakien berri emateko bilera bat deitu du biharko. Goiekik Ordizian duen egoitzan izango da batzarra, 18:30ean, eta Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikaziorako foru diputatuak gidatuko du saioa.
Goierrin ez ezik, Gipuzkoako beste 9 eskualdetan abiatu zuen partaidetza prozesu hori Aldundiak, eta aurrekontuetako 20 milioi jarri zituen herritarren eskura, eskualde bakoitzean lehentasunezko proiektuak zein izan zitezkeen erabakitzeko. Horietatik 4 milioi Goierriri zuzendutakoak ziren, Goierri behea eta garaiari bina.