Iñaki Arin ataundarrak zuzentzen duen Arbe hotelak jaso du Turismo Sari bat
Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo Sariak 2015 sariketaren banaketan, Iñaki Arin ataundarrak eta haren familiak jaso dute sari bat. Mutrikun (Gipuzkoa) daukaten Arbe hotelari “berrikuntza bultzatzen” egindako lana goraipatu diote, arlo horretako saria eman baitiote. Banaketa ekitaldia atzo izan zen, Bilbon, Euskal Telebistaren egoitzan. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantxa Tapia sailburuak eman zieten saria Arini eta Sara alabari.