Legazpiarrek azaroaren 8ra arte eska ditzakete Errigora saskiak
Abian da Errigora saskiak eskuratzeko kanpaina. Kanpaina honetan Nafarroako Erribera eta euskara bultzatu nahi dira. Horretarako, hango produktuekin betetako saskiak salgai jartzen dira. Legazpiarrek Arantxa okindegian eta Katilu tabernan eskatu behar dituzte saskiak, azaroaren 9a baino lehen. Saski bakoitzak 50 euro balio du.